XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta uste dut... Ez!
Gaizki esan dut.
Ziur nago une hura nahiko erabakiorra izan zela gure bizitzetan.
Bai, erabakiorra...
Egun berezi hartako une eder haiek, gure maiteminean oinarrituriko berotasun gozo hura ez nituen probetxatzen jakin izan.
Ez nuen jakin izan!
Eskuetatik helduz
Eta
Eta isilune baten ondoren
Axunek bizkarra eman eta bere logelarantz jo zuenean, ondo lo egiteko opatu nion gibeletik, eta orduantxe konturatu nintzen errakuntza handia egin nuela!
Ai mozoloa!
Inozo alaena!
Gelan sartzear zegoelarik hain biziki pentsatu nuen
Baina une labur hartako duda-mudak gaindituz, Axun burua jiratu gabe sartu zen logelara.
Gau hartan loak ez ninduen hartu kanpandorreko erlojuak bostetako dandanak jo zituen arte.
Jira eta birako ordu luzeak izan ziren.
Neure buruarekin ernegatuta...